Bidaiak

ZER EGINGO DUGU:

Baiona eta Bilbo lotzen dituen, Euskal Herriko kostaldeak aukera paregabea eskaintzen digu, egun batzuetan zehar, bi puntu hauen arteko ibilbide politaz gozatzeko.Zurea da aukera, zenbat etapa egin eta nola burutu nahi dituzun erabakitzeko.Beste guztia zure gustu eta beharren arabera antolatzeaz ni arduratuko nahiz: Etapen antolamendua, motxilen garraioa, janaria, edari, kotxe eskobaren asistentzia etapetan, egonlekuaren kudeaketa eta kirol, gastronomia eta kultur zoriontasun esperientziak non nahi gozatzeko aukera.

1. Aukeratu nola bidaiatu nahi duzun, euskal kostaldean barrena:

A- Oinez: Gainean pisurik garraiatu gabe, arin mugitu ahal izango zara kostaldeko bide ederretatik, nik furgonetarekin jarraituko dizut, bidean zehar janari eta edari asistentziak eskainiz.

B- Asto trekking-a: Astoa lagun izango dugu bidaian zehar, beraz geu arduratu beharko gara bere elikadura eta zaintzaz. Astoaren banastetan eramango dugu material pisutxuena eta gu oinez joango gara. Taldeko partaideen kopuruaren arabera asto bat, bi edo behar beste, eramango ditugu eta inoiz ez diegu astoei gehiegizko kargarik ezarriko, beti beraiekiko tratu egokia ziurtatuz.

C- Errepideko edo mendiko bizikletan: Gainean pisurik garraiatu gabe, kostako errepide edota bide-zidorretatik zehar bizikletan gozatzen duzun bitartean, nik furgonetarekin jarraituko dizut, bidean zehar janari eta edari asistentziak eskainiz.

D- Sup, Big sup, Kayakean edo euskal traineruan arraunean: Furgoneta erabiliz materiala garraiatzeko, zuek kostaldeko txoko ederrenak ezagutuko dituzuen bitartean arraunean, nik bidean zehar janari eta edari asistentziak eskainiko dizkizut.

E- Belaontzian nabigatzen: Esperientzia handia duen patroi baten eskuetan lasai gozatuko ahal izango duzu abenturaz, Euskal kostaldeko txoko ikaragarrienak ezagutuz. Belaontziarekin nabigatzen ere ikasi ahal izango duzu itsasoan zehar eta itsasontzia izango da zeure garraio eta egonleku printzipala. Bertan eramango duzu zure ekipamendua eta itsasontzian aurkituko dituzun oheak, komuna, dutxa, sukaldea eta egonlekuarekin etxean baino askoz hobeto sentituko ahal izango sara.

F- Remix abentura: Jarri martxan zure imajinazioa eta osatu bidaiatzeko modu desberdinen artean konbinazio eder bat, bidai guztiz desberdin batekin gozatzeko.

Imajinatu zeure ametzetako bidaia… Nik imajinatu dut koadrilan egiteko 8 eguneko ametzetako bidaia Biarritzetik-Bilbora:

1. Hasteko 2 egun, Biarritzetik-Pasaira oinez astoarekin, kanpineko dendekin mendian lo eginez.

2. Beste 2 egunetan, Pasaitik-Zumaiara belaontzian nabigatzen bertan lo eginez, itsasoak eta kostaldeak ematen dituen aukera guztiekin eskura, arrantza, surfa, txikiteoa…

3. Hurrengo 2 egunetan, Zumaiatik-Gernikara, mendiko bizikletan mugituz eta nekazal etxeetan lo eginez.

4. Bukatzeko azken 2 egunetan, Gernikatik irtengo gara, Bilbora traineru tradizionalean arraunean heltzeko, azken gaua kostaldeko hondartza eder baten akanpatuak igaroko dugu.

Dena da posible !

2. Aukeratu non pasa nahi dituzun gauak:

Euskal kostaldean barrena, zuk nahi duzun egonleku hori aurkituko dizut. Mota guztietako egonleku ederrak daude eskuragarri: Hotelak, apartamentuak, nekazal etxeak, aterpetxeak, kanpinak, nahi duzun lekuan lo egiteko aukera ematen duten furgonetak, auto-karabanak, mendiko artzain bordak, belaontziak, naturan kanpaldiak

NON EGONGO GARA:

Hendaia eta Bilbo lotzen dituen kostaldean barrena murgilduko gara, baina zuk aukeratuko duzu konkretuki ze etapa burutu nahi dituzun eta ondorioz non egon nahi duzun edota ze hiri edo herrietatik pasa nahi duzun.
ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

-Auto gidaria, turismo gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna
-Garraio kostu guztiak (gasolina, aparkalekua eta autopista)
-Etapen antolamendua
-Ekipamenduaren garraioa
-Etapan zehar asistentzia eta garraioa (janaria, edaria eta kotxe eskoba)
-Egonlekuaren kudeaketa (dohainik)
-Zoriontasun esperientziak antolatzeko aukera bidaian zehar
-Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua

NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) MAPA
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba