Gauak

ZER EGINGO DUGU:

– Gozatu zure gaua paradisuan:
Aukeratu zenbat gau eta non pasa nahi dituzun. Beste guztia zure gustu eta beharren arabera antolatzeaz ni arduratuko nahiz.
Euskal herri osoan barrena, mota guztietako egonlekuak aurkitu ahal dizkizut: Hotelak, apartamentuak, nekazal etxeak, aterpetxeak, kanpinak, nahi duzun txokoan lo egiteko furgoneta prestatuak, auto-karabanak, mendiko artzain bordak, belaontziak, arrantzaleen atunetako itsasontzian, mendi gailurrean edo kostaldean kanpamenduak, sekretua…
Sekretua: aitzinako gizaldien esentzia gogoratuz gau eder batez gozatzean datza. Lagunen artean, sua egin, sukaldatu, jan, edan, barre egin, abestu, dantzatu eta lasai deskantsatuz, magia ikaragarri berezia duen eta euskal herriko harrigarrienetarikoa den txoko batean. Zeri itxaroten zaude ? Goazen!

NON EGONGO GARA:

Euskal herri osoan barrena murgildu ahal gara, zuk aukeratuko duzu konkretuki gaua non pasa nahi duzun.

ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

-Zuk aukeratutako egonlekuaren kudeaketa
*Beharrezkoa bada, garraioa, gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna ere bai eskuragarri.

NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) MAPA
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

Nire zerbitzu bat kontratuz gero, opari inongo kosterik gabe zuk aukeratutako egonlekua kudeatzeko aukera eskaintzen dizut.
Eta akanpada edota gau pasa sekretuaz gozatu nahi baduzu:
*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba