Nor naiz

Ni Julen Landaluze Gorostiaga nahiz eta 1988-ko azaroaren 26-an Euskal Herriko, Gipuzkoar probintziako bailara sakonetan kokatua dagoen Aretxabaletako herrian jaio nintzen, mendiko bizi moduan murgilduta gozatuz nire lehen urteak.
20 urterekin Donostiara etorri nintzen ikastera eta surf irakasle lanetan hasi nintzen, bertako eta kanpoko jendearekin harremanetan eta itsasoko eta kostaldeko bizi moduan erabat murgilduz… Nire ametsetako bizimodua zen !
Baina urteak aurrera joan ahala. Surfa, lana eta Donostiako bizitzarekiko ilusioa galtzen hasita nengoela konturatzen hasi nintzen. Urteko aste gehienak eman behar izaten nituen Donostian eta Zurriolako hondartzan, surfa gora eta behera. Surfa eta Donostia ederrak dira eta bertan bizi kalitatea oso altua da, baina Euskal Herriak eskaintzen digun dibertsitateari eta etengabeko aukera interesgarri guztiei uko egin behar izateak, eragin zidan sentitzea nire bizimoduan aldaketa garrantzitxu baten beharra nuela.
Nire buruari galdetzen nion: behin bakarrik biziko eta nire herria ezagutzeko ere aztirik ez dut izango ?
Ondorioz, zerbitzu desberdin bat eskaintzeko ametza sentitzen hasi nintzen:
Euskal herriko txoko, historia, kultura, gastronomia, tradizio eta kirol desberdinez gozatuz bertako zein kanpoko pertsonak zoriontsu egitea.

Gogor Kostata baina zorionez 2015-eko abuztuaren 15-aen, AUPA HI! jaio zen. Orain 2017-an gaude eta niretzako zoragarria da AUPA HI! poliki bada ere, badatorrela aurrera ikustea, baina zu gabe ez zen posible izango.
Horregatik AUPA HI! Zu gabe ez naizelako ezer.
Bihotzez mila esker amets goxo hau posible egiten duzuen guztioi.
Besarkada handi bat.
Libre izan eta maitatu.

NIRE FILOSOFIA:

Naturala eta bertakoa maite dut, honela biziz etorkizun jasangarri batekin amestea posible baita. Zoriontasuna ere asko maite dut, behin bakarrik biziko baikara. Beraz, eskaintzen dizudan guztia, naturala bertakoa eta zoriontsua da.
Nirekin, bertako herritarren benetako bizitzaz gozatzeko aukera izango duzu, esperientzia eta abentura jatorrenak biziz eta gozatuz. Nik bidaiatzen dudanean ere nagoen herrialdearen benetako esentzia sentitzea gustatzen zaidalako. Bertakoa, benetakoa eta purua dena.