PENTSATU, SENTITU ETA EGIN!!
2011an nire lehen bidaia urrutira egin nuen. Santiago de Chilera.
Teorian ikastera nindoan, baina behin unibertsitatean nengoela, ez nintzen zoriontzu. Beraz bizikleta merke bat Peruano bati erosi, amona batek oparitutako surf taula bat hartu eta Chile eta bere herrialde jatorraz gozatzen eman nituen 6 hilabetetatik, 5 hilabete. Ez pentsa, egunen batzuetan joan nintzen unibertsitatera, neska asko zeuden, baina ez zidaten kasurik egiten…
Eta ez nahiz inoiz damutu.
A zelako erabaki ona!
Naturak eta herriak, unibertsitatean irakatsiko zidatena baino askoz gehiago irakatsi zidaten.
Ondorioz, nire burua gehiago ezagutzen hasi nintzen.
Hemen doa Chileko nire Klip gogokoena:
https://www.youtube.com/watch?v=w7Oq7qVpoFo
Donostiako Zurriola Surf Eskolan lanean hasi nintzen, Aimar Abilleira eta Mikel Gaztearenari esker. Naturarekin, pertsonekin eta olatuekin kontaktuan, nire ametsetako lana zen. Zoriontsu eta aske nintzen, diru pixkarekin eta denbora libre askorekin. Irakasle-eskolako ikasketak bukatzen nituen bitartean.
2013ko abuztuan Surf eskolan lanean jarraitzen nuen, baina inkontzienteki, etorkizunera begira, beste zerbaiten bila nenbilen.
Gau artan, soziedadean afaltzen geunden, familian.
Afal ostean mahaiaren bueltan, goxo, hizketan geunden bitartean.
Nik –Tio, nik eztakitx zertan emun bioten bizitza baina, dio. Jende artian ibiltzia gustetan jat, giruan, barre in, historixak entzun eta kontau…
-Nik uzte Karnizero edo Peskadero ona izengo nitzela. ¿Ze pentsetan dozu?
Tio Joseluis –Nik uzte dot zuk land-rover bat hartu, jendiaz bete eta zoriontasuna banatu bioeko zozula.
Garai artarako kontziente nintzen ni ere, Euskal Herrian jaiotzeak suposatzen zuen zorteaz. Lurralde ezin hobea, itsasoa, mendia, eguraldi bizia, herritar langileak, jatorrak, alaiak. Eta kalitate handiko produktuak non nahi. Ez dugu ezer faltan.
Afari artatik aurrera, benetan pentsatzen hasi nintzen jendea zoriontsu egiten bizi ahal izateko aukeran. Eta gaurko eguna heldu arte ezin izan dut burutik kendu, nire ametsetako ogibidea izango zena. Jendea zoriontsu egin gure herria erakutsiz.
Bitartean batez ere, Australian, ogibide bila ibili ondoren, esperientzia ahaztezin batzuk ere bizi izan nituen, baina beste baten bilatuko dut parada hauek kontatu ahal izateko.
1955ean Nire aitaren aita Felixek ganaduarekin tratuan, irabazten zuen eguneroko ogia.
2015ean, 60 urte beranduago , nik pertsonekin tratuan, irabazi nahi dut eguneroko ogia.
Bihotzez, mila esker, urte guzti hauetan, nire inguruan suertatu zareten guztioi. Eta etortzeko zaudetenei.
Zu gabe, ni ez naizelako ezer…