Kostaldea, ardoa eta arraina

ZER EGINGO DUGU:

– 8:30 Garraioa Donostia eta kostaldeko herri txikietan barrena
Nik gidatzen dudan bitartean, Kostaldeko errepide politaz gozatuko duzu, jarraian aukeratutako ekintzari hasiera emango diogun puntura heltzen garen bitartean.

– 9:00  Aukeratu zein ekintzarekin hasi nahi duzun gozatzen zure eguna
Aukeratutako ekintza beti izango da zure beharretara egokitua eta monitore edota turismo gidari profesional baten laguntza izango duzu, bere osotasunean gozatu ahal izateko.
A- Surfari abentura (hastapena, hobekuntza edota plazer hutsa)
Gure kostaldeak olatu mota desberdin asko eskaintzen dizkigunez, zure surf maila, mareak, itsasoaren egoera eta ur-auziak kontuan hartuta. Txangoan joango gara Gipuzkoar kostaldean barrena zuretzako olatu hoberena bilatzeko. Benetako surfaren izpirituarekin gozatu ahal izango duzu, jendetza pilaketetatik urrun.

B- Sup edota Kayak bikoitz trabesia
Zure arraun maila, itsasoko edota ibaiko kondizioak eta mareak kontutan izanda, zuretzako aproposena izango den ibaia edota kostaldeko txokoa aukeratuko dugu. Zure esku dago erabakitzea Sup edota Kayak bikoitzean arraun egitea nahiago duzun, bidean trukatzeko aukera ere izango duzu.

C- Baleen Piraten eta Txakolinaren bidetik oinez
Ibilbide erraz eta dibertigarri batekin gozatuko duzu, itsasoa inguratuz amildegiaren gainean kokatzen diren bide eta senda atseginak zeharkatuz. Kantauri itsasoak eta txakolin mahastiek  eskaintzen diguten ikuskizuna biziz eta antzinako baleak eta piratak bistaratzeko erabiltzen zituzten talaiak eta beraien inguruko istorioak eta pasarteak ezagutuz. Bidean egingo dugu topo, segidan murgilduko garen Txakolin upategiarekin.
Distantzia = 7.5 Km | Desnibela totala = 286 m

D- Bizi arrantzaleen bizimodua
Kostaldeko portu garrantzitsuenean murgilduko gara, arrantzaleen bizi estiloan murgildu, itsaski biltoki bat bisitatu, sareak josten dituzten andreak ezagutu eta antxoa kontserba klasikoa nola egiten den ikasteko. Eta noski antxoa kontserbak dastatuz, txakolinaz lagunduta.

E- Bizi kostaldeko herrietako bizitza eta giroa barne barnetik
Merkatu, denda zahar eta originalenak ezagutuz eta herritarrekin komunikatuz, herriko bizitza eta giroa barne barnetik bizi ahal izango dituzu. Ibilbidean zehar herriko xehetasunak eta istorioak entzunez, eraikuntza ederrenak, arrandegiak, barazki, fruta eta lore postuak, gozotegiak, ardotegiak ezagutuko dituzu besteak beste.

F- Cristobal Balentziaga museoa:
Moda eta jantzi dotoreak gustuko badituzu, aukera paregabea izango da diseinatzaile getariar ospetsuaren museoa bisitatzea, bere istorioa eta lanak ezagutu eta ikusteko.

-12:30  Gozatu Txakolindegi tradizional bat biziz
Behin gosea eta egarria eginik, bidean familiarteko txakolindegi eder batekin egingo dugu topo. Bertan mahastietan barrena ibiliko gara, nola egiten den ezagutuko duzu, eta kupeletatik txakolina Txotx-eran edan eta etxeko itsas kontserbak dastatuko dituzu, ingurune ahaztezinaz gozatzen duzun bitartean.
Txakolina ardo bat baino gehiago da, pertsonalitate berezia du, mendeetan zehar, euskal kostaldean barrena itsasoari begira dauden mendi magaletan, landatzeko tradizioaren ondorioz lortutako fruitua da.
*Bizi txakolinaren elaborazio prozesua: Txakolinaren elaborazio prozesu guztia bizitzeko eta parte hartzeko interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan. Esperientzia eskuragarri: Iraila erditik Urria bukaerara.

– 14:30  Dastatu parrillan erretako munduko arrainik hoberena (aukeran)
Kantauri itsasoak kalitate handiko arrainak eskaintzen dizkigu eta gure su-kaldatzeko jakintasunarekin batuta, ziur egon munduko arrainik hoberena jan ahal izango duzula. Non jan nahi duzun zuk aukeratuko duzu: Mundu osoan ospetsuak diren jatetxeetan (80.00-50.00€ pertsonako), edozeinek ezagutzen ez dituen jatetxe tradizional onetan (50.00-35.00€ pertsonako ) eta geuk portuan erosi eta parrillan erreta, picknik eder batekin gozatuz naturan murgilduta itsaso aurrean (25.00€) pertsonako.

– 17:00  Bueltako garraioa
Donostiara 30 minutuan helduko gara, zuk erabaki noiz itzuli nahi duzun. Jarraian esperientzia hau luzatu nahi baduzu edota zure kaxa ordu batzuk igaro, + 15.00€-koa izango da pasatako ordu bakoitzaren kostea guztira eta nire beste edozein esperientziaz gozatu nahi baduzu, % 25-eko beherapena edukiko duzu esperientzia horretan.

NON EGONGO GARA:

1- Aukeratzen duzun ekintzaren arabera kostaldeko toki desberdinez gozatuko duzu:
Hondarribi / Pasaia / Orio / Zarautz / Getaria / Zumaia / Itziar / Deba

2- Txakolindegiaz toki desberdinetan gozatuko duzu aurreko ekintzaren  arabera:
Hondarribi / Orio / Getaria / Zumaia / Itziar / Deba

3- Munduko arrainik hoberena kostaldean barrena  jan ahal izango duzu:
Hondarribi / Pasaia / Orio / Getaria / Zumaia / Itziar / Deba

ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

-Auto gidaria, turismo gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna
-Garraio kostu guztiak (gasolina, aparkalekua eta autopista)
-Materiala eta monitorea aukeratutako ekintzaz gozatzeko
-Txakolindegira bisita, txakolin eta etxeko itsas kontserba artisauen dastatzearekin
-Munduko arrain hoberena parrillan erreta jateko aukera (ez dago barne)
-Esperientzia hau luzatzeko + 15.00€ edota beste bat gehitzeko – %25 aukera
-Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.

NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) Google Map
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba