Mendia, gazta eta sagardoa

ZER EGINGO DUGU:

– 8:00 Garraioa Donostia eta mendialdeko herri txikietan barrena
Nik gidatzen dudan bitartean, mendiko errepide politaz gozatuko duzu, jarraian aukeratutako ekintzari hasiera emango diogun puntura heltzen garen bitartean.

– 9:00 Aukeratu zein ekintzarekin hasi nahi duzun zure egunaz gozatzen
Aukeratutako ekintza beti izango da zure beharretara egokitua, eta monitore edota turismo gidari baten laguntza izango duzu bere osotasunean gozatu ahal izateko.
A- Trekking-a artzainen paradisura (mendi goi gailurra 1528m aukeran) 
Itsasoaren mailarekiko 700 metrotako altueratik hasita, senda errazetatik helduko gara 900 metrotako altueran kokatutako bailara ederrean hasten diren larreetara. Bertako artzain borda batean bertako elikagai naturalekin osatutako pintxo eta edari ederraz gozatzeko. Artzain bordatik Euskal Herriko tontor garaienetariko batera heltzeko aukera ere izango duzu 1528 metroko altueran kokatua.
Bordaraino joan-etorriaren distantzia = 9 Km   Desnibela = 250 m | Bordatik gailurrera joan-etorriaren distantzia = 5 km  Desnibela = 550 m

B- Espeleologia abentura txangoa
Historiaurreko animalien gordeleku izan diren eta 15 km-ko luzera duten kobetan zehar murgiltzeko aukera izango duzu, espeleologo profesionalen laguntzarekin beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatuta. Kobatik irtendakoan auzoan kokatua dagoen taberna klasikoan bertako elikagai naturalekin osatutako pintxo eta edari eder batekin gozatuko duzu.

C- Denok gozatzeko ibilbide erraza eta polita
Ibilbide lau eta oso lasaian, mendi handi eta paisai ederrez inguratuta dagoen urtegi baten inguruan erraz gozatu ahal izango duzu oinez, bizikletan, skatean edota patinekin. Nahi izanez gero “Skate-bizia” gozatzeko aukera ere izango duzu… plazer ederra da benetan! Inguruko auzo ederrak ezagutzeko aukera ematen duten bidexkak ere badaude eskuragarri. Eta noski bertako elikagai naturalekin osatutako pintxo eta edari batekin gozatuko duzun mendiko taberna klasikoa ere.
“Skate-bizia”: Bizikletarekin eramango zaitut, zu skate-aren gainean zoazen bitartean nire bizikletan lotutako soka bat helduko duzu eta horrela ez duzu oinarekin pultsatu beharko, nahi dituzun giro guztiak eginez gozatu ahal izango duzu, esfortzu handirik egin gabe.
Urtegiaren biraren distantzia = 7 km | Desnibela guztira = 0 metro.

D- Mendi bizikleta txangoa
Zure maila eta sasoia kontuan izanda ibilbide aproposa aukeratuko dugu. Euskal herriko mendietan barrena, paraje ederretatik igarotzen diren, senda eta pista asko ditugu eskuragarri. Ibilbidearen erdialdean, mendiko taberna eder baten geratuko gara, bertako elikagai naturalekin osatutako pintxo eta edari batekin gozatzeko.

E- Bizi Euskal baserrietako bizitza naturala
Oinez txango lasai batekin gozatuz, mendialdeko auzoetako baserri giroan eta bizitzan murgilduko gara. Baserritarrekin hitz egin, beraien bizimodua ezagutu eta ekoizten dituzten elikagaia naturalak dastatuz. Mota guztietako ekoizleak aurkitu ahal ditugu euskal baserrietan barrena eta baserri bakoitzean bertan ekoiztutako elikagaia naturalak erosteko aukera izango duzu. Ibilbidean zehar bildutako elikagai eta edariekin prestatutako hamaiketako eder batekin gozatuko duzu.

F- Bizi mendialdeko herrietako bizitza eta giroa
Mendialdeko herrietako merkatu, denda zahar eta originalenak ezagutuz eta herritarrekin komunikatuz, mendiko herri giroa eta bizitza barne barnetik bizi ahal izango duzu. Ibilbidean zehar herriko xehetasunak eta istorioak entzunez, herriko eraikuntza ederrenak, haragi-tegiak, barazki, fruta zein lore postuak, gozotegiak, ardotegiak ezagutuko dituzu besteak beste. Ibilbidean zehar herriko taberna ederrenean bertako elikagai naturalekin osatutako pintxo eta edari bat dastatzen gozatzeko.

-12:30 Murgildu gaztandegi artisau batean, gazta eta sagardoa dastatuz
Mendia, belarra, ardia, artzaina, Idiazabal gazta. Behin gosea eta egarria eginak, urte asko dela maitasun handiz Idiazabal gazta artisaua, ekoizten duen gaztandegi tradizional batean murgilduko gara. Artzainak, baserriaren inguruak erakutsiko dizkigu eta bere bizi moduaren eta produkzioaren gertuko ikuspegi batez gozatuko duzu, korta, ardiak jaisteko eremua eta esnetegia ezagutuz besteak beste. Instalaziok ezagutzen ditugun bitartean, gaztaren elaborazio prozesua ere pausuz pausu ezagutuko duzu eta txakurrak ardiekin lan egiteko duen instintu ikaragarria ikusten gozatuko duzu. Bukatzeko, gazta desberdinen eta bertako sagardo onenaren dastatzearekin alaituz gorputza.

– 14:30 / 17:30 Bizi Txotx-aren tradizioa sagardotegian (aukeran)
Ezin dugu Euskal Herritik alde egin Sagardotegi baten jan eta edan gabe. Sagardoa aitzaki hobezina da Txotx-aren inguruan sortzen den giroaz gozatzeko.
Txotx-aren errituan murgilduko zaitut, sagardotegiko menu tradizionala dastatuz jendearekin kontaktuan eta benetako sagardotegi giroaz gozatzen duzun bitartean. Sagardotegiko platerak eta Sagardoa nola egiten den, historian izandako eboluzioa, eta nola dastatzen den erakutsiko dizugu, produkzioa, instalazioak ezagutzen dituzun bitartean.
Zer da Txotx? Teknikoki kupela zabaltzeari deritzo, baina egia esan, hitz berezi honek askoz gehiago esan nahi du, batez be gipuzkoarrentzat, geure ezaugarri bat baita. Jai ospakizun bat, adiskidetasuna, errespetua, kultura eta dibertsioa. Txotx!!!
Menuaren barnean sartzen da: Txorixoa, bakailao tortilla, bakailaoa frijitua kipula eta piper berdeekin, txuleta, gazta, menbriloa, intxaurrak eta sagardoa txotx estiloan nahi adina. 33.00€ inguru pertsonako.
* Bizi sagardoaren elaborazio prozesua: Sagardoaren elaborazio prozesu guztia bizitzeko eta parte hartzeko interesa baduzu, jarri nirekin harremanetan. Esperientzia eskuragarri: Iraila erditik Urria bukaerara.

– 17:30 Bueltako garraioa
Donostiara ordu 1-ean helduko gara, zuk erabaki noiz itzuli nahi duzun. Jarraian esperientzia hau luzatu edota zure kaxa ordu batzuk pasa nahi badituzu +15.00€-koa izango da pasatako ordu bakoitzaren kostea guztira eta nire beste edozein esperientziaz gozatu nahi baduzu, % 25-eko beherapena edukiko duzu esperientzia horretan.

NON EGONGO GARA:

1- Aukeratzen duzun ekintzaren arabera mendialdeko paraje ezberdinez gozatuko duzu:
Debagoiena / Goierri / Urkiolaldea

2- Gaztategia aurretik ekintza burutu den inguruan kokatuko da:
Debagoiena / Goierri / Urkiolaldea

3- Sagardotegia ere ekintza burutu den inguruan kokatuko da:
Debagoiena / Goierri / Urkiolaldea

ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

– Auto gidaria, turismo gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna
– Garraio kostu guztiak (gasolina, aparkalekua eta autopista)
– Materiala eta monitorea aukeratutako ekintzaz gozatzeko
– Mendiko pintxo (haundi bat) eta edari batekin mendian ekintza guztietan
– Gaztandegira bisita, gazta eta sagardo dastatzearekin
– Sagardotegian menu tradizionalaz gozatzeko aukera (ez barne 33.00€ inguru)
– Esperientzia hau luzatzeko + 15.00€ edota beste bat gehitzeko – %25 aukera
– Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.
NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) Google Map
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba