baleen, pirateen eta ontziolen trekking-a

ZER EGINGO DUGU:

– 8:00 Baleen, piraten eta ontziolen bidezidorretatik trekking-a
Itsasoaren gaineko amildegietan zehar senda dibertigarriak zeharkatuz eta antzina baleak eta piratak bistaratzeko erabiltzen zituzten talaiak eta istorioak ezagutuz, Pasaiako badiara helduko gara.
Distantzia = 8.5 Km | Desnibela totala = 297 m

– 11:00 Hamaiketakoa bertako eta garaiko elikagai eta edari naturalekin
Behin gosea eta egarria eginak, badian kokatzen den arrantzale taberna klasikoenean, gozatuko duzu bertako eta garaiko itsas elikagai eta edariak dastatuz.

– 12:00 Bizi zuzenean XVI. mendeko euskaldunen eta balearen arteko erlazioa
XVI. mendean Euskaldunak bale harrapaketan nagusi ziren munduan. Baina Euskal herrian ez zen balerik geratzen, beraz atlantikoa belaontzian zeharkatzera derrigortuta zeuden, Terranova-ra heltzeko. Ondorioz  garai haietan Euskal herri osoan eragina izan zuen industria sortu zen, denetarikoak behar bai ziren belaontziak eraiki eta bidaian zehar beharrezko tresneria eta elikagai guztiak prest edukitzeko. Gaur egun gutxi dakigu guzti honen inguruan, baina martxan da garai artan Kanadan urperatu zen Euskal belaontzi baten erreplikaren eraikuntza eta bidaia errepikatzeko proiektua, beraz bertara joango gara zuzenean proiektuaren prozesua eta eraikuntza ezagutzeko.

– 13:30 Bueltako garraioa

Donostiara 15 minutuan iritziko gara, zuk erabaki noiz itzuli nahi duzun.  Jarraian esperientzia hau luzatu nahi baduzu edo zure kaxa ordu batzuk igaro, + 15.00€-koa izango da pasatako ordu bakoitzaren kostea guztira eta nire beste edozein esperientziaz gozatu nahi baduzu, % 15-eko beherapena edukiko duzu esperientzia horretan.

*Eguna borobiltzeko esperientzia aproposa: Belaontzi abentura

NON EGONGO GARA:

Hiritik oso gertu, Euskal kostaldeko toki ederrenetarikoa den ingurunean gozatuko duzu esperientziaz.

ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

-Turismo gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna
-Mendiko makila eta monitorea ibilbideaz gozatzeko
-Hamaiketakoa bertako eta garaiko elikagai eta edariekin arrantzale tabernan
-XVI. mendeko euskaldunen eta balearen arteko erlazioa ezagutzea
-Esperientzia hau luzatzeko + 15.00€ ordua edota beste bat gehitzeko aukera – %15
-Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.

NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) Google Map
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba