Bizi hiriko bizitza eta giro

ZER EGINGO DUGU:

– 09:00 Bizi hiriko bizitza eta giroa barne barnetik
Merkatu, denda zaharrak eta originalenak ezagutuz eta hiritarrekin komunikatuz, hiriko bizitza eta giroa barne barnetik bizi ahal izango duzu. Hiriko xehetasunak eta istorioak entzunez, hiriko eraikuntza ederrenak eta zuri gehien interesatzen zaizkizun denda eta txokoak bisitatuz.

– 12:00 Gozatu “Txikiteo” tradizionala 2 pintxo eta 2 edarirekin
Pintxoak Euskal sukaldea bereizten dute, miniaturan egindako artelanek, edozein sukalde-maitale harrituta uzten dute. Euskal herriko tabernen, nortasuna eta zentzua dira. Nork ez ditu ikusi barra horiek pintxos beteta? Ba al dakizu zein hartu? Guztiak jango zenituzke ezta ?
Euskal herriko “Txikiteo” tradizionalaren ohitura zaharrari helduz, hiriko tabernarik zahar eta garaikideenera eramango zaitut, Donostiako pintxo klasiko eta modernoena dastatzeko. Guztira momentuan aukeratzeko 2 pintxo eta 2 edarirekin gozatuko duzu.
*Txikiteo: Herri edo hiriko kaleetako taberna desberdinetan barrena bazkal edota afal aurretik txikito (ardo) batzuk edateko ohiturari deritzogu.
Ibilbidean zehar, hiriko historian murgilduko zaituztet Donostiako kaleetan gertatutako anekdotak entzunez eta kale eta etxebizitza zaharrenak ezagutzen dituzun bitartean.

– 12:30 Zuk erabaki, esperientzia amaitu edota gozatzen segi
Jarraian esperientzia hau luzatu nahi baduzu + 15.00€-koa izango da pasatako ordu bakoitzaren kostea guztira eta nire beste edozein esperientziaz gozatu nahi baduzu, % 15-eko beherapena edukiko duzu esperientzia horretan.

Eguna borobiltzeko esperientzia aproposa: Pintxo txapelketa

Ordutegiak: Esperientzia bakoitzarekin gozatzeko egokienak dira, baina beti dira pertsonalizagarriak.

NON EGONGO GARA:

1- Sentitu Donostiarra:
Donostiako kaleetan barrena murgilduko gara denda eta leku desberdinak ezagutuz.
Alde zaharra, Erdialdea, Gros, Amara, Egia, Antiguo, Loiola…
2- Txikiteoa 2 pintxo eta bi edarirekin:
Txikiteoa Donostiako taberna zahar eta garaikede-enean gozatuko dugu.

ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

-Turismo gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna
-Hiriko bizitzan murgiltzeko eta herritarrak ezagutzeko oinezko txangoa
-2 pintxo eta 2 edari aukeratzeko “Txikiteoan”
-Esperientzia hau luzatzeko + 15.00€ ordua edota beste bat gehitzeko aukera – %15
-Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.

NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) Google Map
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba