Pintxo abentura

ZER EGINGO DUGU:

– 19:00 Pintxo abentura 6 pintxo eta 6 edarirekin txikiteoan
Pintxoak Euskal sukaldea bereizten dute, miniaturan egindako artelanek, edozein sukalde-maitale harrituta uzten dute. Euskal herriko tabernen nortasuna eta zentzua dira. Nork ez ditu ikusi barra horiek pintxos beteta? Ba al dakizu zein hartu? Guztiak jango zenituzke ezta?
Euskal herriko txikiteo tradizionalaren ohitura zaharrari helduz, bertako ohituran erabat barneratuko zaitut, hiriko tabernarik zahar eta garaikideenetan, Donostiako pintxo klasiko eta garaikideenak dastatzen gozatzeko. Guztira momentuan aukeratzeko 5 pintxo 6 edari eta postre bat.
*Txikiteoa: Herri edo hiriko kaleetako taberna desberdinetan barrena bazkal edota afal aurretik txikito (ardo) batzuk edateko ohiturari deritzogu.
Ibilbidean zehar, hiriko historian murgilduko zaituztet Donostiako kaleetan gertatutako anekdotak entzunez eta kale eta etxebizitza zaharrenak ezagutzen dituzun bitartean.

– 22:30 Zuk erabaki, esperientzia amaitu edota gozatzen segi
Jarraian esperientzia hau luzatu nahi baduzu + 15.00€-koa izango da pasatako ordu bakoitzaren kostea guztira eta nire beste edozein esperientziaz gozatu nahi baduzu, % 15-eko beherapena edukiko duzu esperientzia horretan.

Eguna borobiltzeko esperientzia aproposa: Sup, Big sup, Kayak edo trainerua

NON EGONGO GARA:

Pintxoak alde zaharrean jatea izan arren tipikoena, hirian hain ezagunak ez diren beste auzo batzuetan ere badago pintxo ederrak jateko aukera eta gainera jende pilaketak ekidingo ditugu.
Gros / Erdialdea / Amara zaharra / Loiola / Egia / Antiguo alde zaharrean

ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

-Turismo gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna
-Pintxo abentura: txikiteoan 5 pintxo, postre 1 eta 6 edari aukeratzeko
-Esperientzia hau luzatzeko + 15.00€ ordua edota beste bat gehitzeko aukera – %15
-Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.

NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) Google Map
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba