Pintxo txapelketa

ZER EGINGO DUGU:

– 17:00 Ongi etorria
Alde zaharrean kokatutako gastronomia elkarte batean barneratu eta bertako elikagai naturalekin prestatutako pikoteo bat, edari batekin lagunduta dastatuko duzu, txapelketari hasiera eman aurretik pixka bat lasaitzeko, euskal gastronomia elkarteen historia eta funtzionamenduari buruz hitz egiten dugun bitartean.

– 17:30 Pintxo txapelketa gastronomia elkartean
Pintxoak Euskal sukaldea bereizten dute, miniaturan egindako artelanek, edozein sukalde-maitale harrituta uzten dute. Inoiz pentsa ahal duzu, zeuk sortu ahal ditzakezula pintxo eder horiek ? Hemen zeure aukera.
Bertako sukaldari baten eskuetan, talde txikiak osatu eta mahai desberdinetan banatuko zarete, mahai horietan prestatu beharreko 5 pintxo eta postrea osatzeko elikagaiak aurkituko dituzu, baina ez argibideak… esperimentatzera! Behin zuen sorkuntzak osatuta dituzuela, egindako 5 pintxoa eta postrea dastatuko dituzue, bertako edariekin lagunduta eta behin epaimahairen puntuaketa ezagututa, garaikurren banaketarekin alaituz,.

– 20:30 Zuk erabaki, esperientzia amaitu edota gozatzen segi
Jarraian esperientzia hau luzatu nahi baduzu + 15.00€-koa izango da pasatako ordu bakoitzaren kostea guztira eta nire beste edozein esperientziaz gozatu nahi baduzu, % 15-eko beherapena edukiko duzu esperientzia horretan.

Eguna borobiltzeko esperientzia aproposa: Surf saioa

NON EGONGO GARA:

Donostiako alde zaharrean kokatua dagoen gastronomia elkartean ospatuko dugu pintxo txapelketa.

ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

-Turismo gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna
-Pintxo txapelketa elkarte gastronomikoan 5 pintxo postre 1, edari eta garaikurrekin
-Bertako elikagaiekin pikoteoa, edari bat eta elkarteen inguruko elkarrizketarekin
-Esperientzia hau luzatzeko + 15.00€ ordua edota beste bat gehitzeko aukera – %15
-Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.

NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) Google Map
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba