SUP, BIG SUP, KAYAK EDO TRAINERUE

ZER EGINGO DUGU:

– 9:30 Sup, big sup, kayak edo traineru tradizionalean travesia
Kontxako badian (Santa Klara uhartean esploratuz) edota Urumea ibaian zehar (Sagardo bidea ezagutuz) gozatuko duzu, ekintza erraz eta dibertigarri hauekin. Originalena euskal antzinako bale harrapariak eta gaur egungo arraunlariak bezala traineruarekin arraunean egitea da.

– 11:30 Hamaiketakoa bertako eta garaiko elikagai eta edari naturalekin
Behin gosea eta egarria eginak,ibilbidean zehar momentuan bertan prestatutako dugu hamaiketako eder bat, edariekin lagunduta dastatzeko txoko polit batean.

– 13:30 Zuk erabaki, esperientzia amaitu edota gozatzen segi
Jarraian esperientzia hau luzatu nahi baduzu + 15.00€-koa izango da pasatako ordu bakoitzaren kostea guztira eta nire beste edozein esperientziaz gozatu nahi baduzu, % 15-eko beherapena edukiko duzu esperientzia horretan.

Eguna borobiltzeko esperientzia aproposa: Pintxo abentura

Ordutegiak: Esperientzia bakoitzarekin gozatzeko egokienak dira, baina beti dira pertsonalizagarriak.

NON EGONGO GARA:

Donostiako txoko desberdinez gozatzeko aukera izango duzu:
Kontxako badia eta Santa Klara uhartea: Itsaso onarekin Kontxako badian murgiltzea ikaragarria da, Chillidaren haizeen orraziak uretatik ikusi, irlara pasa eta bertan hamaiketakoa egin, bainatu, eguzkia hartu, isla esploratu
Urumea ibaia eta sagardo bidea: Itsaso txarrarekin Urumea ibaia babesleku ederra da eta antzinako Astigarraga eta Hernaniko sagardogileek sagardoa jaisteko bezala, mareekin lagunduz mugitzen garen bitartean, hiriarekiko ikuspuntu desberdinaz gozatzeko aukera aparta izango duzu.

ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

-Turismo gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna
-Materiala,  monitorea eta aldagelak dutxa beroarekin trabesiarekin gozatzeko
-Hamaiketakoa bertako eta garaiko elikagai eta edari naturalekin
-Esperientzia hau luzatzeko + 15.00€ ordua edota beste bat gehitzeko aukera – %15
-Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.

NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) Google Map
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba