SURF SAIOA

ZER EGINGO DUGU:

– 8:00 Surf abentura (hastapena, hobekuntza edota plazer hutsa)
Donostiako kostaldeak olatu mota desberdinak eskaintzen dizkigu, beraz Donostiako hondartzetan zehar zuretzako olatu hoberena bilatzen saiatuko gara. Zure surf maila, mareak, itsasoaren egoera eta ur-auziak kontuan hartuta. Benetako surfaren izpirituaz gozatuko duzu, jende pilaketak ekidinez.

– 11:00 Hamaiketakoa bertako eta garaiko elikagai eta edari naturalekin
Behin gosea eta egarria eginak, momentuan bertan prestatuko dugu Hamaiketako eder bat, edariekin lagunduta dastatzeko hondartzako txoko polit batean.

– 12:00 Zuk erabaki, esperientzia amaitu edota gozatzen segi
Jarraian esperientzia hau luzatu nahi baduzu + 15.00€-koa izango da pasatako ordu bakoitzaren kostea guztira eta nire beste edozein esperientziaz gozatu nahi baduzu, % 15-eko beherapena edukiko duzu esperientzia horretan.

Eguna borobiltzeko esperientzia aproposa: Pintxo txapelketa

Ordutegiak: Esperientzia bakoitzarekin gozatzeko egokienak dira, baina beti dira pertsonalizagarriak.

NON EGONGO GARA:

Topatzea nahi duzun olatua motaren arabera Donostiako kostaldeko toki desberdinez gozatuko duzu:
Ondarretako hondartzan / Kontxako badian / Urumea ibaian / Zurriola hondartzan

ZER SARTZEN DUT PREZIOAN BARNE:

-Turismo gidaria, sukaldaria eta lagun euskalduna
-Surf taula, neoprenoa eta irakaslea
-Hamaiketakoa bertako eta garaiko elikagai eta edari naturalekin
-Esperientzia hau luzatzeko + 15.00€ ordua edota beste bat gehitzeko aukera – %15
-Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.

NON HASI ETA AMAITUKO DUGU EXPERIENTZIA:

AUPA HI!-ren egoitzan: Helbidea: Peña y Goñi, 10 Bajo – 20002 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa) Google Map
*Zuk nahi duzun tokian hasi eta amaitu nahi diren esperientzietarako kontsultatu

PREZIOAK:

*Kontsultatu orain eta egin zure erreserba