Nor naiz

Julen Landaluze Gorostiaga naiz, 1988an jaio nintzen eta Euskal Herriko haran sakonetan kokatuta dagoen Aretxabaleta herrian hasi nintzen.
2009an Donostiara etorri nintzen magisteritza ikastera. Surf irakasle moduan hasi nintzen lanean eta urteak pasa ahala, Euskal Herriak eskaintzen duen aniztasun natural eta kulturalaz gozatzeko beharra sentitzen hasi nintzen. Ondorioz, 2012an Euskal Herriko bizitza jatorraz gozatu nahi zutenentzat, turismo zerbitzua eskaintzearekin amesten hasi nintzen, eta ilusioz beterik lan asko egin ondoren, 2015eko abuztuan “AUPA HI! ” jaio zen.

FILOSOFIA :
Pertsona onak, naturala eta tokikoa dena maite dut, horrek ematen bait dit bizitzeko behar dudan zoriontasuna eta gainera etorkizun jasangarri baten sinisteko itxaropena sortzen dit. Beraz, nire zerbitzuak, zintzotasunean, naturalean, bertakoan eta zoriontasunean oinarritzen dira.

SORPRESARIK HANDIENA :
Izan zen, ikustea bertako jendeak ere atzerriko bidaiarientzako diseinatutako nire zerbitzuez gozatzea gustoko dutela.
¡ Bihotzez mila esker, ametz hau posible egiten laguntzen didazuen guztioi !